XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ikaskide guztiek baietz esan zuten.
Maisuak jarraitu egin zuen:
- Hau kontu larria da. Erantzun, Julia. Benetan leku bitan aldi berean egon zaitezke?
Juliak baietz erantzun zuen, eta ikasgelako murmurioa ozendu egin zen.
-Orain dela gutxi
Juliak baietz erantzun zuen. Ikasle guztiak batera hitz egiten hasi ziren. Mariana isila ere bere ondoko Anarekin hizketan ari zen.
- Jakina! -esan zuen Teresa zorrotzak. Horrexegatik erantzuten zituen hain gauza arraroak Juliak.
Eta barrez hasi zen.
Baina Julia oldartu egin zen:
- Ez nituen gauza arraroak erantzuten!
Denei azaldu nahi zien elkarrizketa desberdin bi batera ezin zituela izan, eta aldi berean gauza bera erantzuten ziela solaskide biei.
- Eta hori ez da batere atsegina! -esan zuen Txemak.